Ekonomia -

Ikerketa

Atzerritar jatorriko herritarrek hartzen dutena baino gehiago ematen diote ekonomiari

Immigrazioaren Euskal Behatokiaren eta Culturmetriaren ikerketa baten arabera, etorkinek EAEko administraziotik jaso zutena baino 810 milioi euro gehiago eman zizkioten EAEko ekonomiari.

2018an, etorkinek 1.500 milioi euroko ekarpena egin zioten, kontsumoan, EAEko ekonomiari
Supermekatu bat
2018an, etorkinek 1.500 milioi euroko ekarpena egin zioten, kontsumoan, EAEko ekonomiari

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikuspegik eta Culturmetríak egindako azterlan baten arabera, atzerritar jatorriko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek administrazio publikotik jaso zutena baino 810 milioi euro gehiago eman zizkioten “kontsumo terminoetan” Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiari.

Ezkutuko ekonomia kontuan hartu gabe, COVID-19aren krisiaren aurretiko testuinguruan, beren jarduera ekonomikoak % 2,06ko inpaktua izan zuen EAEko BPGan.

Etorkinek 2018an, hots, COVID-19aren krisiaren aurreko aldian, EAEko BPGari eginiko ekarpen ekonomikoaren eta gastuaren arteko erlazioa aztertzen duen ikerketa bat aurkeztu du Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak gaur goizean, Bilbon.

Cultumetría inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean prestatutako azterlanak jaso dituen datuen arabera, administrazio publikoek laguntzetarako baliatutako diru kopurua (714.912.000 €) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820 €) baino baxuagoa da. Hau da, 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo ekonomikoak 810.380.818 euroko inpaktu positiboa izan zuen, BPGaren % 2,06koa, hain zuzen ere.

Horrela, txostenak zuzendu egiten du etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena baino gehiago jasotzen duten uste faltsua.

Azterlana egiteko, Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Cultumetriak gastu sozial publikoarekin zerikusia duten erakundeek emandako informazioa aztertu dute: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Hezkuntza eta Osasun sailena, eta Lanbiderena.

Bestalde, atzerritar jatorrikoek ekonomiari egiten dioten ekarpena aztertu dute, Euskadiko Familia Gastuaren Inkestan (Eustatek egiten du) eta 2018ko Pobreziaren eta Desberdintasun Sozialen Inkestan oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizarte zerbitzuak albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak