Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Bilboko Portuan izan den istripuan

Antza denez, kamioi baten gurpila lehertuta gertatu da ezbeharra. 37 urte zituen eta Vulcanizados Retuerto enpresako behargina zen.

Bilboko Portua. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bilboko Portua.
Bilboko Portua. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da arratsalde honetan Bilboko Portuan, Santurtzin, izan den lan-istripuan. 37 urte zituen eta Vulcanizados Retuerto enpresako behargina zen.

Antza denez, kamioi baten gurpila aldatzen ari zen bitartean gertatu da ezbeharra, 16:00ak inguruan. Gurpilak eztanda egin du.

Pertsona batek larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu eta portuko medikuak berehala bertaratu dira, baina ezin izan dute behargina suspertu eta bertan zendu da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo Santurtzi Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Bilboko Portua Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak