Ekonomia -
Koronabirusa
% 30 enpresa gutxiago sortu ziren Hegoaldean martxoan
Martxoan, alarma egoera ezarri zen hilean, 109 enpresa deuseztatu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta bat Nafarroan.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan, 217 enpresa sortu ziren martxoan, koronabirusaren pandemiaren aurreko alarma egoera ezarri zen hilean, 2019ko hilabete berean baino % 29,8 gutxiago. Nafarroan, berriz, 55 izan ziren, 2019ko martxoan baino % 40,2 gutxiago.
Deuseztatu ziren enpresei dagokienez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 109 izan ziren, 2019ko hilabete berean baino % 19,8 gehiago, eta Nafarroan bakarra deuseztatu zen, 2019ko martxoan baino % 85,7 gutxiago.
EAEn martxoan deuseztatu ziren enpresetatik 54k beren borondatez egin zuten, 44k besterekin bat egin zutelako eta 11k beste arrazoi batzuk tarteko.
Halaber, martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko 70 enpresak handitu zuten kapitala, guztira 64 milioi euroan, eta Nafarroan 13k hartu zuten bide hori, bi milioi euroko balioarekin orotara.