Ekonomia -
Arabako Ogasuna
Iaz baino 71 milioi euro gutxiago bildu ditu Arabak lehen lauhilekoan
Foru Ogasunak 70,7 milioi euroko gutxiago bildu du aurtengo lehen lauhilekoan, iaz baino % 12'2 gutxiago. Jaitsierarik nabarmenena BEZan izan da.
DS | eitb.eus
Urteko lehen lau hilabeteetan, Arabako Foru Ogasunak 502,3 milioi euro bildu ditu, iazko epe berean baino 70,7 gutxiago. Sozietateen gaineko zergan % 14ko jaitsiera izan da, ordainketa atzeratzeko neurriengatik. Beraz, Arabako Ogasunak 5,7 milioi gutxiago bildu ditu. Baina jaitsiera nabarmenena BEZan izan da, % 31 gutxiago bildu baitituzte.
PFEZak % 21,6ko igoera izan du (ia 40 milioi gehiago), Arabako Ogasunak itzulketa gutxiago egin behar izan dituelako. Hala ere, lan-etekinen eta lanbide-jardueren gaineko atxikipenek martxora arte izan duten goranzko joera hautsi egin da. Hala, epigrafe hori % 3,4 jaitsi da, iazko lehen lauhilekoan baino 7,5 milioi gutxiago bildu baitira. Lehen lauhileko zifrak martxoaren erdialdean izan zen jarduera ekonomikoaren beherakada jaso dute.
RADIO VITORIAK EGINDAKO ALBISTEA EITB.EUS-EK ITZULITA