Ekonomia -

KORONABIRUSA

Funtzionarioen itzulera planifikatu gabe dagoela esan dute sindikatuek

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ustez, Eusko Jaurlaritzak "ez du sindikatuekin ezer adosteko borondaterik erakutsi".

Funtzionarioen % 60 aurrez aurreko lanera itzuli da, sindikatuen protestarekin. Argazkia: EFE
Funtzionarioen % 60 aurrez aurreko lanera itzuli da, sindikatuen protestarekin
Funtzionarioen % 60 aurrez aurreko lanera itzuli da, sindikatuen protestarekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek kritikatu dutenez, "prebentziorik, plangintzarik eta ezertxo ere egin gabe" itzuli dira EAEko Administrazioko langileak aurrez aurreko lanera.

Eusko Jaurlaritzak ez du "sindikatuekin ezer adosteko borondaterik" agertu, ezta "neurririk oinarrizkoenak" ere, hala nola telelana zabaltzea, COVID-19a detektatzeko probak egitea eta garbiketa zerbitzua indartzea.

"Ondorioak begi bistan ditugu: zentro batzuetan ia ez dago babes-neurririk, garbitzaileek errefortzurik gabe jarraitzen dute, babesik gabe eta lanak gainezka egiten du eta telematikoki lanean ari zirenek beren lanpostuetara itzuli behar izan dute", azaldu dute ohar batean.

Sindikatu horiek, gainera, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeari atzo "ikuspegi faltsua" eman izana leporatu diote, funtzionarioak euren lanpostuetara nola itzuli ziren azaltzeko, eta gogorarazi dute langile horiek ez diotela inoiz lan egiteari utzi, bulegora joateari baizik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Koronabirusa