Ekonomia -

Koronabirusa

ArcelorMittalek ez du akordiorik lortu aldi baterako lan-erregulazioaren negoziaketan

Enpresako zuzendaritzaren azken proposamena, sindikatuen arabera, soldata gordinaren % 75erainoko osagarri bat da, ekoizpen-primarik gabe eta % 75erainoko aparteko ordainsariekin.

Arcelor Mittal enpresa Sestaon. Argazkia: EiTB
Arcelor Mittal enpresa Sestaon
Arcelor Mittal enpresa Sestaon. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ArcelorMittaleko zuzendaritzak amaitutzat eman ditu ostegun honetan Espainiako 8.000 langileentzako (EAEkoak tartean) "arrazoi objektiboak" argudiatuta jarritako Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedientea (ABEEE) aplikatzeko negoziazioak, ez baitu sindikatuekin akordiorik lortu.

Ordu asko iraun duen bileraren ostean, eta bi aldeak asebeteko dituen akordio bat adostu ezinik, negoziazio mahaia desegin egin da, sindikatuen kritiken artean.

Sindikatuen arabera, enpresak eutsi egin zien lan-agintaritzak baztertu zituen Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedientearekin lortutako aurrezkiei.

UGT, CCOO eta USO sindikatuek % 90etik % 80ra bitarteko osagarri mailakatua aplikatzea proposatu zuten, espedientearen aplikazio-egunen arabera ezarriko zena, aparteko ordainsarien eta oporren % 100aren arabera modulatuko litzatekeena, eta laguntzeko neurriak sartuko lituzkeena, enplegua eta industria-jarduera  bermatzea, tartean.

Enpresako zuzendaritzaren azken proposamena, sindikatuen arabera, soldata gordinaren % 75erainoko osagarria da, ekoizpen-primarik gabe, eta aparteko ordainsariak % 75eraino, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea indarrean dagoen bitartean ez litzateke oporrik sortuko, eta abenduaren 31ra arteko indarraldia izango luke.

Sindikatuen arabera, proposamen horrek urteko soldata gordina % 40 murriztea dakar.

UGTk uko egin dio proposamen horri, langileei "adarra jotzen" ari zaiela uste duelako, eta egokitzat jotzen dituen neurri legal eta sindikalak hartuko dituela iragarri du.

Bestalde, CCOO ere neurriak hartzeko prest agertu da , gainerako sindikatuekin koordinatuta.

Multinazionalak bost ekoizpen planta ditu Euskadin: hiru Gipuzkoan (Bergara, Zumarraga eta Olaberria) eta bi Bizkaian (Sestao eta Etxebarri). Horiez gain, hainbat banaketa zentro ere baditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak ABEEE berriak Ekonomia Eguneko albisteak Zumarraga Bergara Albisteak Etxebarri Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Debagoiena gaur