Ekonomia -

Koronabirusa

"Oporretan lan-txandak adostu beharko dira, enkargu garrantzitsuak daudenean"

Arantza Tapia sailburuaren iritziz, errekuperazioak "Nike markaren logoaren itxura izango du: erorketa sakona eta irteera motela". Horregatik “hauteskundeak” egitea garrantzitsua dela esan du.

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapenerako sailburua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapenerako sailburua
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapenerako sailburua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Zazpi urtetan lortutako guztia galtzeko arriskuan gaude”. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak argi eta garbi esan du Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako adierazpenetan. Tapiaren ustez, “tamaina oso handiko egoera kritikoa” dator, 2008. Urteko krisiaren osteko urteetan bizitakoaren antzekoa. Hori dela eta, “eustea” ez da nahikoa, “lehendik aurrean genituen erronkei aurre egin behar diegu”.

Jaurlaritzako sailburuaren iritziz, aurreko krisian ikasitakoari esker, Euskadi hazkundearen bidean “indarrez eta lanaren bidez” itzultzea ekarriko du; “prest gaude, baina gogorra izango da”, azpimarratu du. Hori dela eta, “ahaleginak” egitea eskatu du, kiristik lehen postuetan aterako diren herrialdeen taldean egoteko. “Errekuperazioak ez du ‘V’ itxura izango, Nike markaren logoarena baizik: erorketa sakona eta irteera motela”, adierazi du sailburuak.

Nor aterako da kaltetuen krisi honetatik? “Denok”, esan du Tapiak, baina “kulturan, aisialdian, ostalaritzan eta merkataritzan kolpea handiagoa jaso dute”, zehaztu du. Mugikortasunaren murrizketarekin, aeronautikak eta automozioak ere “arazo handiak izango dituzte, nazioarteko turismoak bezala”. Industriaren erronkak ere aipatu ditu: digitalizaioa eta ingurugiroa.

Koronabirusaren krisiak irakatsi duenaz ere aritu da Arantxa Tapia. Honen harian, Asiako hornitzaileekin horniketa kateak apurtu direla adierazi du. Ondorioz, “gertuago dauden merkatuekin lan egitea oso garrantzitsua izango da, horniketa-kateak apurtuz gero ordezko hornitzaileak behar ditugulako”. Puntu honetan, maskaren edo arnasgailuen kasuak aipatu ditu, “etorkizuneko krisietan” kanpoko merkatuen mende ez egoteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia 2024 EAE albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak