Ekonomia -

Koronabirusa

Siemens Gamesak 340 milioi euro galdu ditu bere ekitaldi fiskaleko lehen seihilekoan

Konpainia horrek jakinarazi duenez, koronabirusaren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz 56 milioi euroko galerak izan ditu taldearen errentagarritasunean.

Siemens Gamesaren errota eoliko bat. Artxiboko argazkia: @SiemensGamesa
Siemens Gamesaren errota eoliko bat.
Siemens Gamesaren errota eoliko bat. Artxiboko argazkia: @SiemensGamesa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesa konpainiak 339,3 milioi euro galdu ditu bere ekitaldi fiskaleko lehen seihilekoan (urria-martxoa), eta 67 milioi euro irabazi zituen iazko epe berean, energia eolikoa ekoizteko errotak egiten dituen taldeak asteazken honetan argitaratu dituen datuen arabera. Besteak beste, COVID-19ak eragindako krisiari egotzi dizkio emaitza horiek.

Hain zuzen ere, taldeak 4.204 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu epe horretan (% 9,6 gutxiago), eta bere ustiapen-irabazi gordina (Ebitda) 7 milioi eurokoa izan da, iaz baino % 98,3 baino txikiago.

"Inoiz ikusi gabeko egoera baten aurrean gaude, aste gutxitan gure ohiturak zeharo aldatu dituena. Susperraldi ekonomikoan sektore berriztagarriak zeregin garrantzitsua izan behar duela uste dugu Siemens Gamesan, eredu energetiko jasangarri baterantz aurrera egiteko, kalitatezko enpleguak sortuz. Gure esku dago beste krisi bat saihestea, klimatikoa", azpimarratu du Markus Tacke enpresako kontseilari delegatuak.

Konpainia horrek jakinarazi duenez, koronabirusaren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz 56 milioi euroko galerak izan ditu taldearen errentagarritasunean. Bigarren hiruhilekoan (urtarrila-martxoa) 165 milioi euro galdu ditu, aurreko urteko ekitaldi berean 49 milioi euroko irabaziak izan arren, eta bere salmentak % 7,7 jaitsi dira, 2.204 milioi euroraino.

Urtarrila eta martxoa bitartean, eskaerak % 11 jaitsi dira, 2.203 milioi euroraino, itsasoko egitura eolikoen (offshore) merkatuaren ziurgabetasunaren eta COVID-19ak lurreko egituren (onshore) kontratuen akordioetan duen eraginagatik, "kasu batzuetan hurrengo hiruhilekoetara atzeratuz", argitaratutako kontuen arabera.

Epe luzera begira, ordea, industriaren eta konpainiaren beraren aurreikuspen onei eusten die Siemens Gamesak, orain arte egin bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Multinazionalak Lana Siemens Gamesa Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak Koronabirusa