Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil da Aiarako baso batean, pinu bat gainera erorita
Biktimak 40 urte zituen eta Zeanuriko bizilaguna zen. Ezbeharra Luiaondo kontzejuko baso batean gertatu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Langile bat hil da gainera pinu bat erorita, Aiarako baso batean, Luiaondo kontzejuan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:40 inguruan jazo da. Ordu horretan izan dute larrialdi zerbitzuek lan-istripuaren berri.
Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, langileari pinu bat gainera erori zaio. Larrialdi zerbitzuetako langileak zeuden tokiraino eraman dute, baina ezin izan dute suspertu eta bertan zendu da.
Biktimak 40 urte zituen eta Zeanuriko bizilaguna zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea