Ekonomia -

Koronabirusa

Aernnovak aldi baterako erregulazioa proposatu du Araban, 448 langileetako 282rentzat

COVID-19aren ondorioz izandako ekoizpen-beherakadagatik proposatu du Zuzendaritzak.75 lanegunetan ezarriko litzateke, eta langileak txandaka egongo lirateke aldi baterako erregulazioaren barnean.

Lan-erregulazioa maiatzaren 18an hasiko lirateke ezartzen
Lan-erregulazioa maiatzaren 18an hasiko lirateke ezartzen
Lan-erregulazioa maiatzaren 18an hasiko lirateke ezartzen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovak aldi baterako lan-erregulazioa proposatu du Berantevillan (Araba) duen lantegirako, urte-amaierara arte, COVID-19aren ondorioz izandako ekoizpen-beherakadagatik. Fabrikako 448 langileetako 282ri eragingo lieke erregulazioak

Fabrikako Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak bilera egin dute astelehen honetan; topaketan, Aernnovak espedientearen dokumentazioa eman du, eta negoziatzeko bileren egutegi bat zehaztu dute, sindikatu-iturrien arabera.

Aeronautikak proposatutako lan-erregulazioa 75 egunetan ezarriko litzateke, eta hilaren 18an hasiko lirateke ezartzen, langileak txandakatuta. Zuzendaritzak zenbait taldetan banatu ditu langileak, lan-erregulazioa txandaka ezartzea helburu.

Ekoizpena, hortaz, ez da etengo, lantegian beti izango baitira langile batzuk, eta elkar txandakatuko dute. Urte-amaieran, aldi-baterako lan-erregulazioa amaituta, beharginek 75na lanegunetan utziko zioten lan egiteari.

10 langile baino gehiago ez dira lan-erregulazioan sartuko; izan ere, "berria den eta hedatzen ari den" proiektu batean daude murgilduta. Proiektu horretarako, Zuzendaritzaren asmoa zen langile gehiago kontratatzea, baina azkenean egungo plantillako beharginak izango dira; izan ere, egitasmo horrekin lotutako ekoizpenak ere behera egingo du.

Enpresak eta langileen ordezkariek hainbat bilera egingo dituzte aste honetan, eta azken topaketa hurrengo astelehenean egingo dute. Asmoa da lan-erregulazioaren gaineko akordioa ixtea.

Astelehen honetako bileran ez dute aztertu enpresak eskainiko ote duen ordainsari-osagarririk, langabezia-prestazioaz gain. Ondorengo bileretan helduko diote horri.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; garraio pubikoan, ahoa estaltzeko maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da, eta gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Enplegu-erregulazioko espedienteak Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak COVID kasuak Añanako Kuadrilla