Ekonomia -

Koronabirusa

BPG % 9,2 erortzea eta langabezia %19ra iristea aurreikusten du Espainiako Gobernuak

Inbertsioa % 25 baino gehiago jaitsiko da eta esportazioak, berriz, % 27. 2021rako, berriz, % 6,8 hazkundea espero du, eta langabezia % 17,2ra jaistea.

Industriako bi behargin, euren lanpostuan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Industriako bi behargin, euren lanpostuan
Industriako bi behargin, euren lanpostuan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak BPG % 9,2 jaistea eta langabezia tasa % 19ra iristea aurreikusten du aurten, koronabirusaren krisiaren ondorioz, eta 2021rako, berriz, % 6,8ko hazkundea espero du, eta langabezia % 17,2ra jaistea.

Datuak Nadia Calviño Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea eta Ekonomia Gaietarako ministroak iragarri ditu, 2020ko Egonkortasun Plana eta  koadro makroekonomiko berria aurkezteko emandako prentsaurrekoan. Calviñok azaldu duenez, errekuperazioak “V asimetrikoaren itxura” izango du, jaitsiera oso nabarmenarekin eta hazkunde leunago batekin.

Calviñok esan duenez, “zentzuz egindako estimazioak” dira, testuinguru “oso konplexu” batean. Horrela, Espainiako Gobernuak BPGk epe laburrean erorketa “oso nabarmena” izatea espero du, jaitsiera “oso negatiboa eta argiarekin”. Jaitsiera hori agerikoagoa izango da bigarren hiruhilekoan, eta ondoren errekuperazioa hastea aurreikusten dute.

Errekepurezioa, berriz, “mailakakoa izango da, eta malda txikiagokoa”; urtearen bigarren zatian izango da, batez ere, eta 2021rako “hazkunde nabarmena” aurreikusita dago, jarduera ekonomikoa % 6,8 igota.

Konkretuki, 2020an, BPG % 9,2 jaitsiko da, 2021ean % 6,8 igotzeko. Langabeziari dagokionez, tasa % 9,7 jaitsiko da 2020an eta % 5,7 haziko da 2021ean. Ondorioz, langabezia tasa % 19koa izango da 2020an eta % 17,2koa 2021an.

Jaitsiera orokorra

Espainiak Bruselara bidali duen txosten makroenokomiko berrian, kontsumo pribatua aurten % 8,8 jaistea aurreikusten dute, 2021ean % 4,7 igotzeko. Kontsumo publikoaren kasuan, gora egingo du aurten % 2,5, eta 2021ean % 1,8.

Inbertsioari dagokionez, % 25,5eko erorketa izango du aurten, baina % 11,6 haziko da datorren urtean. Esportazioek eta inportazioek ere behera egingo dute aurten, % 27,1 eta % 31, hurrenez hurren. 2021ean, aldiz, esportazioak % 11,6 igoko dira eta inportazioak % 9.3.

Hori guztiaren ondorioz, BPG nominala % 10,1 jaitsiko da aurten, eta 2021ean % 8,7 igoko da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Lana albisteak Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak BPGd gaur