Ekonomia -
Epaia
Sei pertsonako ekitaldi sindikal estatikoa baimendu dute Iruñean, maiatzaren 1ean
Gobernuko Ordezkaritzaren debekua atzera bota du, segurtasuna eta higienea gordetzeko neurriak errespetatuta, alarma egoeran manifestaziorako oinarrizko eskubidea ukatzerik ez dagoela erabaki dute.
eitb.eus
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak lau sindikatuk deitutako sei pertsonako ekitaldi sindikala baimendu du maiatzaren 1erako, Iruñean, pertsonen osasunerako arriskurik ez dagoela argudiatuta.
Ondorioz, administrazio-auzietarako epaitegiak atzera bora du Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak egindako debekua, alarma egoera manifestaziorako oinarrizko eskubidea ukatu ezin dela eta murrizteko aukera bakarrik dagoela argudiatuta.
Ekitaldiaren bultzatzaileak debekuaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenean. Deialdian sei sindikalistako ekitaldia izango zela azaltzen zen, segurtasuneko distantziak gordeta, Iruñeko Recoletos Plazan. Bultzatzaileek ekitaldia egin nahi zuten urtero maiatzaren 1ean azaltzen duten batasuna aurten ere erakusteko.
Sententziaren aurka ezin da beste errekurtsorik aurkeztu. Bertan adierazten dutenez, oinarrizko eskubideak, eta manifestazioarena horietako bat da, salbuespeneko egoera batean bakarrik baliogabetu daitezke, ez alarma egoeran. Biltzeko eskubideak bere murrizketak ditu, eta bere mugak, eta horietariko bat pertsonentzak arriskuren bat egotea da. Epaitegiak, ondorioz, manifestazioan arriskua egon daitekeen ala ez aztertu du.
Baimendutako ekitaldiaren kasuan, epaileek ekitaldi “estatikoa” dela ulertzen dute, ez dinamikoa, eta denbora laburra iraungo du, 40 minutu. Sei pertsonak bakarrik parte hartuko du eta osasun agintariek higienea gordetzeko emandako neurriak jarraituko dituzte.
20 ibilgailuetako auto-ilararen debekua, konfirmatuta
Bestalde, administrazio-auzietarako epaitegiak konrfimatu egin du LAB sindikatuak deitutako 20 ibilgailuko auto-ilararen debekua, Gobernu Ordezkaritzak aurretik ere debekatutakoa. Auto-ilara 10:00etan egiteko asmoa zuten, 90 minututan, Iruñean, Tafallan, Lizarran eta Sakanako udalerri batzuetan.
Kasu honetan, martxan izango den elkarrekintza kontuan izanda, pertsonentzako arriskua dagoela uste du epaitegiak, eta horregatik Gobernu Ordezkaritzak egindako debekua berrestea erabaki du.