Ekonomia -
Koronabirusa
Aldi baterako lan-erregulazioa onartu dute ISS Facility Servicesen
350 langileei eragin die eta akordioa zuzendaritzaren zein CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuen artean onartu dute. ELA sindikatuak ez du sinatu, negoziazio mahaian egon den arren.
Agentziak | Erredakzioa
ISS Facility Services garbiketa enpresak aldi baterako lan-erregulazioa aplikatuko die konpainiako 350 langileei, guztira 3.350 lanpostu izanik, ordezkaritza duten sindikatuen gehiengoarekin adostu dute.
Hain zuzen ere, zuzendaritzaren eta CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuen artean onartu dute akordioa. ELA sindikatuak ez du sinatu, negoziazio mahaian egon den arren.
CCOOko iturriek jakitera eman dutenez, osasun krisia eragin dien enpresa pribatuen garbiketa zerbitzuak gauzatzen dituzte, beraz, garbiketa enpresak ere aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztu behar izan du, oro har, Bizkaian eta Gipuzkoan lan egiten duten langileei eragiten die.
Akordioan "hobekuntza garrantzitsuak" jaso direla adierazi du CCOOk.
Zehaztu duenez, oinarri arautzailearen % 6ko soldata osagarria gaineratu da, eta oporraldiak mantenduko dira espedienteak irauten duen bitartean; beraz, langileek opor egunak osorik izango dituzte.
Era berean, langabezian egoteagatik jasotzen den % 80rainoko aurrerakina eskatu ahal izango dute langileek, eta aurrerakin horren zenbatekoak etorkizuneko nominetan itzuliko dira.
Gainera, joan den martxoaren 31ko aldi baterako lan-erregulazioetan ere espediente berrian adostutako baldintzak aplikatuko zaizkie.
CCOOk "oso jarrera irmoa" izan zuela adierazi du, "ez baitzuen onartuko aldi baterako lan-erregulazioetan langileen artean baldintza desberdinak egotea, batzuk hobeak eta beste batzuk okerragoak".