Ekonomia -
Koronabirusa
183.160 langile daude lan-erregulazioaren eraginpean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Bizkaian aurkeztu dituzte aldi baterako lan-erregulazio espediente gehien: 13.337, hain zuzen ere. Gipuzkoan 8.963 erregistratu dituzte; eta Araban, 3.758.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek 26.058 aldi baterako lan-erregulazio txosten aurkeztu dituzte, koronabirusaren pandemiagatik ezarritako alarma egoeraren ondorioz. Guztira, 183.160 behargin daude espediente horien eraginpean.
Azkeneko 24 orduetan 2.884 langile kaltetu dituen beste 154 txosten aurkeztu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailak zabaldutako datuen arabera, Bizkaian 13.337 lan-erregulazio espediente aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 8.963; eta Araban, 3.758.
Bizkaian 88.387 langile daude aldi baterako lan-erregulazio horien eraginpean; Gipuzkoan, 57.792; eta Araban, 36.981.