Ekonomia -

Zamudion

Langile bat lan istripu ez traumatikoan hil dela salatu du LABek

Gestamp taldeko Europako Ipar Dibisioaren prebentzio zerbitzuaren arduradunak bihotzekoa izan zuen Matricerías Deusto enpresan lan bilera batean ari zela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek igandean Matricerías Deusto Zamudioko enpresan izandako lan istripu baten berri eman du. Gestamp taldeko Europako Ipar Dibisioaren prebentzio zerbitzuaren arduradunak bihotzekoa izan zuen eta hil egin zen.

Sindikatuak ohar batean esan duenez, asteartean ezagutu duten heriotza horrekin “gutxienez 27 langile hil dira Euskal Herrian urte hasieratik eta bi langile gehiago, Alberto eta Joaquin, desagertuta daude oraindik otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik”.

Idatzian esaten denez, bizi dugun pandemia egoeran “presio eta tentsio egoerak areagotzen dira, heriotzak ekartzen dituzten istripuak ugaritzen dira eta lan baldintzak okertzen ari dira”.  

Hildako langilearen senideei, gertukoei eta lankideei babesa eta elkartasuna erakutsi eta gero, LABek azpimarratu du azken hau bezalako istripu ez traumatikoak ere lan istripuak direla.

“Ez dira lanaldian zorte txarraren edo ezbeharraren ondorioz gertatzen, enpresaburuek lanarekin lotuta ez daudela baieztatzean esaten duten bezala. Frogatuta dago lan baldintzak, presioa eta estresa faktore garrantzitsuenetakoak direla ezbehar kardiobaskularretan, eta lan istripuen eragile nagusietakok dira”, salatu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Langile Abertzaleen Batzordeak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zamudio