Ekonomia -
KORONABIRUSA
Viscofanek mila euro gehiago ordainduko dizkie bere langileei
Nafarroako Kaseda eta Urdiaingo lantegietan lan egiten duten 500 langileei emango die saria, pandemia bete-betean lan egiteagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Viscofan elikagaientzako bilgarriak egiten dituen enpresak astearte honetan iragarri duenez, mila euroko aparteko bonu bat ordainduko die fabrikako langileei pandemia bete-betean lan egiteagatik.
Konpainiak Nafarroako Kasedako eta Urdiaingo lantegietan lan egiten duten 500 langileei emango die saria.
Viscofanek jakitera eman duenez, "ekoizpen-instalazioetako langileei beren lana eta konpromiso etengabea eskertu nahi diegu", izan ere, haien presentzia "ezinbestekoa da funtsezko jarduerarekin jarraitzeko", elikagaien industriari hornidura bermatzeko.
IBEX 35ean kotizatzen duen konpainiak 105,57 milioi euroko irabaziak (-% 14,7) eta 849,7 milioi euroko fakturazioa (% 8,1) izan zituen 2019an.