Ekonomia -

Koronabirusa

217.000 langile baino gehiagori ezarri diete lan-erregulazioa Euskal Herrian

Bizkaian 12.992 aldi baterako lan-erregulazio plan aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 8.747; Nafarroan, 6.637; eta Araban, 3.646.

Volkswagenek Iruñean duen lantegia. Argazkia: EFE
Volkswagenek Iruñean duen lantegia.
Volkswagenek Iruñean duen lantegia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 175.538 langileri ezarri dizkiete aldi baterako lan-erregulazio planak, Enplegu eta Justiziak Sailak gaur jakinarazi duenez.

Guztira, 25.385 onartu dituzte EAEn. Atzo, esaterako, 228 aurkeztu ziren.

Bizkaian 12.992 aldi baterako lan-erregulazio txosten aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 8.747; eta Araban, 3.646. Kaltetutako langileak, berriz, 83.068 dira Bizkaian; 56.514, Gipuzkoan; eta 35.956, Araban.

Nafarroan 41.495 langileri ezarri diete aldi baterako lan-erregulazio espedientea, Foru Gobernuak ostiral honetan emandako datuen arabera. Zenbat plan onartu dituzten, baina, ez du argitu.

Alarma egoera ezarri zenetik guztira 6.637 aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente erregistratu dira erkidegoan, horietatik ia 5.000 lehen astean zenbatu ziren.

Ebazpenaren zain dauden bitartean -ezinbesteko arrazoi bati erantzuten dutenen kasuan baiezkoak izango dira-, Gobernuak uste du aldi baterako lan-erregulazioen eskaeren bolumen handiena dagoeneko igaro dela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Lana Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak Koronabirusa