Ekonomia -
Koronabirusa
Jantokietako enpresetan ERTEan daudenen soldatak osorik ordaintzea exijitu du LABek
Enpresek "negoziatzeko mahaia" martxan jartzeari behin eta berriro uko egin diotela salatu du euskal sindikatuak.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz euren jarduera eten duten jantokietako enpresei ERTEan dauden langileen soldatak osorik ordaintzea exijitu die LAB sindikatuak.
EAEko eskoletako jantokiak kudeatzen dituzten Tamar, Auzo Lagun, CC. GoñI, CC. Magui, Gasca, Servyrest, Baska, Sodexo, Eurest, Ikuser, Aibak eta Askora enpresei eta ospitale publikoetako eta EiTBko jantokiak eta kafetegiak kudeatzen dituzte enpresei zuzendu die LABek bere eskaria, besteak beste.
Sindikatuak ohar batean aditzera eman duenez, enpresek uko egin diote, behin eta berriz, "bezeroa publikoa ala itunpekoa izan aldera batera utzita, euren langileen soldata eta lan baldintzak bermatzen dituen negoziazioa" hasteko eskaerari.