Ekonomia -

Koronabirusa

Arcelor Mittalek aurkeztutako lan-erregulazioa atzera bota dute

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, multinazionalak aurkeztu dituen arrazoiak aldi baterako lan-erregulazioa indarrean jartzeko nahikoa ez direla ebatzi du Lan Zuzendaritzak.

Arcelor Mittalek Agurainen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EiTB
Arcelor Mittalek Agurainen duen lantegia.
Arcelor Mittalek Agurainen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittal multinazionalak bere lantegi guztietan ezarri nahi zuen aldi baterako lan-erregulazioa atzera bota du Lan Zuzendaritzak, LAB sindikatuak ohar batean azaldu duenez.

Neurri hori ezartzeko arrazoi nahikoa aurkeztu ez dituelako eta multinazionalak bizi duen egoera proportzionala ez delako hartu du erabaki hori.

Aurrez, Arcelorrek Euskal Herrian dituen zenbait lantegitan jarduera % 100ekoa izaten ari dela salatu izan du LABek.

"Hala ere, aldi baterako lan-erregulazioa ezartzen saiatu dira, eta orain porrot egin dutenez, datorren asteartean lan-erregulazio berri bat negoziatzeko deialdia egin dute, oraingoan arrozoi objektiboak argudiatuta aplikatzeko asmoz", ohartarazi du sindikatuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia LAB EAE Albisteak multinazionalak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak Koronabirusa Alarma egoera Industria Metalgintza ABEEE Euskal enpresak azken ordukoa