Ekonomia -

Pandemia

Enpresek eta autonomoek gaurtik aurrera eskatu ahalko diote laguntza Jaurlaritzari

Enpresa txiki eta ertainek Bideratu egitasmoaren barruan egingo dute, deialdi berri bat sortu baitu. Autonomoek gehienez 3.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango dute.

Langileak. Argazkia: EiTB
Langileak. Argazkia: EiTB
Langileak. Argazkia: EiTB

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte gaurtik aurrera alarma egoera indarrean jarri zenetik diru-sarrerarik gabe geratu diren autonomoek eta krisian sartu diren enpresa txiki eta ertainek. Diru-laguntzen helburua jarduerari eutsi ahal izatea da.

Enpresa txiki eta ertainen kasuan, EAEko Aldizkari Ofizialean agertzen dira Bideratu egitasmoak berregituraketarako eta berpizteko jarri dituen baldintzak. 20 milioi euroko diru-saila izango du egitasmoak, eta eskaerak iritsi diren hurrenkeran aztertuko dituzte.

Epe ertain edo luzerako bideragarritasuna berreskuratzea helburu duten berregituraketa edo bideragarritasun planak aurkezten dituzten enpresek eskuratu ahal izango dute 800.000 euro arteko laguntza.

Enpresa horiek 20 langile izango dituzte gutxienez eta 250 gehienez, eta negozio bolumenak ezingo ditu 50 milioi euroak gainditu, edo 43 milioi euroak balantzearen kasuan.

Bideraturen deialdi hau bereizi egiten da ohiko deialditik, koronabirusaren pandemiaren eraginez krisian daudenek soilik eska dezaketelako. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jarriko du kapitala, enpresaren ekarpenik gabe.

Lanbidek autonomoei emango dizkien laguntzak, berriz, alarma egoeraren ondorioz jarduera eten behar izan dutenei daude zuzenduta. Gehienez 3.000 euro jasoko du eskatzaile bakoitzak, Jaurlaritzak aurreikusi duen 3 milioi euroko mugara iritsi arte.

Enpresen kasuan bezalaxe, diru-saila ezin da handitu; beraz, eskaerak egiten dituztenen hurrenkeran aztertuko dituzte.

Enpresari eta profesionalek jaso ahal izango dute diru-laguntza, ondasun komunitateko kideekin eta elkarte zibilekin batera, etxebizitza soziala eta fiskala eta enpresaren jarduera EAEn badute. Era berean, baldintza jakin batzuk betetzen dituen lokal bat izan beharko dute, edo bere jarduera bertan behera geratu den horretara mugatzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Lanbide Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera Dirulaguntzak