Ekonomia -
Lan-gatazkak
Hirukoiztu egin da Lan Harremanen Kontseilura jo duten euskal langileen kopurua
Urteko lehen hiruhilekoan, lan arloko arazoak konpontzeko asmoz bide horretara jo zuten langile gehienak Bizkaitik zetozen.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko 91.424 langileri eragiten dieten 160 gatazka jaso zituen Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) urteko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 13,4 gehiago. Gainera, lan-gazkak konpontzeko asmoz bide horretara jo zuten langileen kopurua hirukoiztu zen 2019ko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta, orduan 30.801 behargin izan baitziren.
Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) ostiral honetan emandako datuen arabera, lurralde historikoen arabera, Bizkaian jazo dira lan-gatazka gehienak. Izan ere, 59.774 langileri eragiten zieten 71 kasu Bizkaitik zetozen. Iaz, ordea, 12.953 langileri eragiten zieten 77 kasu aurkeztu ziren.
Gipuzkoatik, berriz, 2.677 langileri eragiten zieten 28 lan-gatazka aurkeztu ziren (2019an, aldiz, 36 kasu eta 9.550 langile izan ziren). Arabari dagokionez, 28.973 langileri eragiten zieten 61 gatazka egon ziren (28 auzi eta 8.298 langile iaz).