Ekonomia -

Koronabirusa

2020ko krisiak 29koak "baino ondorio larriagoak" izango ditu, NDFren aburuz

Kristalina Georgieva NDFko zuzendari kudeatzaileak azpimarratu duenez, "inoiz bizi izan ez dugun" krisi bat da; eta "gizateriarentzat proba" bat dela nabarmendu du.

Kristalina Georgieva, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari kudeatzailea. Argazkia: EFE.
Kristalina Georgieva, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari kudeatzailea
Kristalina Georgieva, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari kudeatzailea. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez, "ondorio ekonomiko larriagoak" izango ditu koronabirusak sortutako krisiak 30eko hamarkadan izan zen Depresio Handiak baino.

Washingtonen egindako agerraldi batean, datorren asteko Udaberriko Bileren aurretik, Georgievak azpimarratu du krisia ezin izango dela "beste ezerekin parekatu" eta nabarmendu du "gizateriarentzat proba" bat dela.

"Aurretik inoiz bizi ez izandako krisi bati aurre egiten ari gara. Covid-19ak argiaren abiaduran eta ezagutzen ez genuen mailan aldatu du gure orden sozial eta ekonomikoa", ziurtatu du bulgariarrak.

NDFk bere aurreikuspen ekonomikoen berri emango du datorren astean. Bi urtean behin Munduko Perspektiba Ekonomikoa txostena aurkezten du, eta aurreratu du aurtengo zuzenketa erabat negatiboa izango dela. Duela hiru hilabete eskas, NDFk mundu osoko 160 herrialde inguruko diru-sarreren per capitak gora egitea aurreikusita zeukan; orain, berriz, 170 estatuetan behera egitea aurreikusi du.

"Guztiok (gizabanakoek, gobernuek, enpresek, lider komunitarioek eta nazioarteko erakundeek) erabakitasunez eta modu bateratuan jarduteko erabakia hartu behar dugu, bizitzak eta bitartekoak babesteko. NDF egungo egoerari aurre egiteko sortu zen: komunitate globalaren indarra martxan jartzeko gaude hemen, ahulenak babesteko eta ekonomia biziberritzeko", azaldu du Georgievak.

NDFko zuzendari gerenteak ohartarazi du, halaber, diru-sarrera txikiko herrialdeak are ahulagoak direla egungo krisiari aurre egiteko, haien osasun-sistemen ahuleziagatik eta eskura dituzten baliabide eskasengatik. NDFren kalkuluen arabera, azken bi hilabeteetan, gorabidean dauden herrialdeek 100.000 milioi dolarreko (92.063 milioi euro) kapital-ihesak izan dituzte.

Era berean, Georgievak azaldu du krisia hasi zenetik mundu osoko herrialdeek zortzi bilioi dolarreko (7,36 bilioi euro) zerga-neurriak onartu dituztela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioartea Eguneko albisteak NDF Gaixotasunak Ekonomia Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa