Ekonomia -
Apirilaren 11n
Mercabilbaok, azkenean, fruta eta barazkien postuak ere irekiko ditu larunbatean
Fruta eta Barazki Handizkarien Elkarteak euren postuak irekitzeko borondatea adierazi dio Mercabilbaori, arrain handizkarien kolektiboak aurretik adierazi zuen bezala.
EITB.EUS
COVID-19aren pandemia dela-eta konfinamenduak markatuko duen Aste Santuaren aurrean, Fruta eta Barazki Handizkarien Elkarteak datorren apirilaren 11n, larunbatean, euren postuak irekitzeko borondatea adierazi dio Mercabilbaori, arrain handizkarien kolektiboak aurretik adierazi bezala.
Salbuespeneko neurria da, egungo gizarte eskariari erantzunez, eta tokiko merkataritzari laguntzeko, herritarrei bideratutako elikadura-hornidura zerbitzua inoiz baino beharrezkoagoa den honetan.
Horrela, lurreko produktuen sektoreko enpresa txikizkarientzako sarbidea goizeko 06:00etatik aurrera egongo da zabalik, eta itsasoko produktuen kasuan, goizeko 05:30etik aurrera.