Ekonomia -

BIZKAIKO FORU OGASUNA

Bizkaiko Ogasunak 432 milioi euro itzultzea aurreikusi du aurten

Errenta kanpaina maiatzaren 4an hasiko da, baina ez dute zehaztu noiz amaituko den. Ogasunak aurten 432 milioi euro itzuliko dituela aurreikusi du.

Zalantzaren bat izatekotan, deitu 94 608 3000 zenbakira edo www.bizkaia.eus/renta kontsultatu. EiTB.
Zalantzaren bat izatekotan, deitu 94 608 3000 zenbakira edo www.bizkaia.eus/renta kontsultatu.
Zalantzaren bat izatekotan, deitu 94 608 3000 zenbakira edo www.bizkaia.eus/renta kontsultatu. EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Ogasunak maiatzaren 4an hasiko du 2019ko Errenta eta Ondareari buruzko kanpaina, eta koronabirusaren krisiak eragindako beharretara "egokituko" da. Joan den ostegunean bizkaitarrei aurten 432 milioi euro itzultzeko proposamenak bidaltzen hasi dira, eta prozesu hori "arintzen" saiatuko da.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak azaldu duenez, aurtengo errenta kanpaina koronabirusak eragindako beharretara "egokituko" da, eta bere sailak zergadunei zerga betebeharrak betetzea "erraztu" nahi die, eta PFEZaren kopuruak "ahalik eta lasterren itzultzea" da xedea, egungo egoeran "familien likidezia bultzatzeko".

Aurten, 580.409 aitorpen izapidetzea aurreikusi du Bizkaiko Ogasunak, eta horietatik 397.669 (% 68) itzultzekoak izango dira; 431,6 milioi euro itzuliko ditu aurten. Batez beste 1.085 euroko itzuliko du bakoitzak.

Ordaindu behar dutenei dagokienez, 182.740 aitorpen egingo dituzte eta 375,6 milioi euro ordainduko dizkiote Ogasunari; batez beste, 2.056 euro bakoitzak.

Ogasunaren arabera, aurtengo errenta kanpainan lortutako emaitzen antzekoak dira.

Iruarrizagak nabarmendu duenez, aurten ere ohiko hiru kanalak erabiliko dira aitorpenak aurkezteko: Errenta Etxea (Ogasunak berak egindakoak eta etxeetara bidalitakoak dira), Internet eta aurrez aurrekoa, finantza-erakundeetan. Dena den, kasu honetan, koronabirusaren alarma-egoera dela eta, azken zerbitzu hori ahal denean eskainiko da, data finkorik gabe, eta bi hilabetez.

Hori dela eta, errenta kanpaina aurten maiatzaren 4an hasiko dela adierazi du Ogasun diputatuak, baina oraindik ez dakitela noiz amaituko den, bi hilabetez aurrez aurreko arreta eman ondoren amaituko baita.

Bizkaiko Ogasunak telefono bidezko arreta zerbitzua (94 608 3000), Errenta Etxean proposamenak bidaltzeko aukera eta www.bizkaia.eus/errenta webgunea jarri ditu martxan.

Aitorpenak ere bidaltzen hasi da, hamar zergadunetik seiri eskaintzen baitie.

Ogasunak 342.156 aitorpen bidaliko ditu: 225.277 dirua itzultzekoak izango dira (jakinarazpen berdea) eta 116.879, berriz, dirua ordaintzekoak (urdina).

Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, maiatzeko lehen astean hasiko da zergadunen aldeko emaitza dutenei dirua itzultzen.

Ordaindu beharreko aitorpenak kanpainaren azken egunean kobratuko dira. Zatikako ordainketa aukeratzen bada, bigarren ordainketa azaroaren 10ean egingo da.

Aurtengo kanpainak aurretiko hitzordu sistema aktibatuko du bulegoetako arreta zerbitzuetan, eta zergadunei Bak gakoa emango zaie. Gako horrekin, Internet bidezko izapideak modu seguruan egin ahal izango dituzte, Aldundiaren bulegoetara joan beharrik gabe.

20.000 eurotik gorako errentak dituzten pertsonek aurkeztu beharko dute PFEZaren aitorpena.

Kenkari fiskalei dagokienez, Aldundiak aurreikusi du kanpainan 608 milioi euro baino gehiago jasoko dituztela zergadunek, ohiko etxebizitza, alokairua, ondorengoak, adinekoak eta ezintasunen bat dutenek.

Gainera, 174.000 zergadunek Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen kenkariak jasoko dituzte, 109 milioi euro, pentsio planei eta mutualitateei egindako ekarpenei esker.

Maiatzaren 4tik aurrera ere, ondarearen gaineko zerga aitortzeko kanpaina hasiko da, eta Foru Ogasunak ez du ia alderik espero iazko emaitzekin konparatuta: 7.500 aitorpen aurkeztu eta guztira 74 milioi euroko ekarpena egitea aurreikusi dute.

Bi milioi eurotik gorako ondarea duten zergadunek aurkeztu behar dute Ondare aitorpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Errenta aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika Bizkaiko Foru Aldundia albisteak