Ekonomia -

Koronabirusa

Langabeziari aurre egiteko 100.000 milioiko diru-funtsa sortzea proposatu du Bruselak

Alarma egoera dela eta, jarduera eten behar izan duten enpresetako langileen soldatak ordaintzeko erabiliko lukete diru-laguntza hori Europar Batasuneko estatuek.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak 100.000 milioi euroko diru-funtsa sortzea proposatu du, koronabirusaren hedapenak eragin gehien izan duen herrialdeei laguntzeko, tartean Italia eta Espainia.

Izurritearen ondorioz, jarduera ekonomikoren zati handi bat geldituta dago eta langabezia-tasak gorakada nabarmena izango duela aurreikusten da.

Testuinguru horretan, 100.000 milioi euroko aurrekontua kaleratzeak ekiditeko erabiliko litzateke. Datorren apirilaren 7an eztabaidatuko dute proposamena Europar Batasuneko agintariek. Bilera horretan beste hainbat neurri hartuko dituztela espero da.  

Espainiako Estatuan aldi baterako lan-erregulazioak ari dira ezartzen eta langileen soldatak diru publikoarekin ordaintzen dira. Europako Batzordeak zehaztu du diru-funts hori autonomoei laguntzeko ere erabiliko litzatekeela.

Kaleratzeen kopurua murriztea eta larrialdi egoera amaitzen denean jarduera ekonomikoa ahalik eta azkarren berrabiaraztea da Bruselak neurri honekin lortu nahi duena.

Bestalde, 100.000 milioi euro horiek biltzeko, Europako Batzordeak zorra emitituko du eta estatu-kide guztiek abala eman beharko diote, bakoitzak duen errenta gordinaren arabera. Hau da, herrialde aberatsenek diru gehiago jarri beharko dutela suposatzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Europar Batasuna Langabezia Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak Koronabirusa