Ekonomia -

KORONABIRUSA

Hauek dira azkenean jarduerarekin jarraitu dezaketen industriak EAEn

Metalgintza EAEn irekitzeko baimena izango duten sektoreen artean dago azkenean.

Enpresa bateko langileak. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Enpresa bateko langileak
Enpresa bateko langileak. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak testu bat igorri die enpresaburuen elkarteei, elkarte sindikalei eta industria klusterrari, Espainiako Gobernuak agindutako jarduera ekonomikoaren itxieraren ondoren jarduerarekin jarrai dezaketen industrien berri emateko. Hona hemen Eusko Jaurlaritzak adierazitako enpresak:

"Funtsezko industriak"

- Elikagaien industria

- Edarien fabrikazioa

- Paperaren industria

- Farmaziako produktuen fabrikazioa

"Ezinbesteko jarduerak, baldin eta jarduera zerbitzu sanitarioak eta soziosanitarioak, industria farmazeutikoa edo elikagai-industria emateko ekipoak fabrikatzera bideratzen bada"

- Ehungintza-industria

- Jantziak egitea

- Larrugintza

- Kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa

- Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa

- Metalezko produktuen fabrikazioa, makineria eta ekipoa izan ezik

- Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa

- Materialen fabrikazioa

- Manufaktura-industriak

"Ezinbestekoak, energia eta ur hornidura ziurtatzeko beharragatik"

- Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak

– Industria kimikoa

– Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa

– Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa

– NCOP makinen eta ekipoen fabrikazioa

"Funtsezko zerbitzu guztien funtzionamendu egokia bermatzeko"

- Makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa

"Bidaiarien eta salgaien garraioa ziurtatzeko"

- Ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa

- Beste garraio-material batzuen fabrikazioa

"Industria elektrointentsiboa, sistema elektrikoaren hornidura eta egonkortasuna bermatzeko beharrezkoa"

- Metalgintza

- Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Koronabirusa Alarma egoera Industria sektorea gaur Metalgintza albisteak