Ekonomia -
KORONABIRUSA
Azken lan murrizketek ez diete autonomoei eragiten, Sanchezek argitu duenez
Espainiako Gobernuak zehazten du sindikatuen eta patronalaren ordezkaritza jarduerak ere ez daudela mugatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernuak argitu duenez, funtsezkotzat jotzen ez diren langileei lan murrizketak zabaltzen dizkien errege lege-dekretua "ez die eragiten norberaren konturako langileei".
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu batean Espainiako Gobernuak zehaztu duenez, sindikatuen eta ugazaben ordezkaritza-jarduerak ere ez daude mugatuta, "langileei eta enplegatzaileei laguntza eta aholkularitza bermatzeko".
Halaber, gogorarazi du alarma-egoeraren aurreko lege-dekretuak bertan behera utzitako jardueretan zerbitzuak ematen dituzten autonomoei eragin ziela, baina salbuetsikoetan jarrai dezaketela.
Bestalde, erantzukizunpeko adierazpenaren eredu bat ematen du, eramaten duen pertsonak lantokira joan-etorriak egiten edo sindikatu- edo enpresa-ordezkaritzako jarduera garatzen jarrai dezan.
Pandemiaren hedapenaren aurrean mugikortasuna gehiago murriztea bilatzen dute lan murrizketa berriek, eta funtsezkotzat jotzen diren langileei bakarrik uzten diete beren lanpostura joaten.
Gobernuak baimen ordaindua ezarri zuen lanera joan ezin duten langileentzat. Baimen hori martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean egongo da indarrean. Enpresak ordainduko du, eta langileek ordu horiek berreskuratu beharko dituzte.