Ekonomia -
Akordioa
Adostutako aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztuko du Tubos Reunidosek
Zuzendaritza eta enpresa-batzordea akordiora iritsi dira, aldi baterako lan-erregulazioa aurkezteko. Lantegietan beharrezkoak diren jarduerek bakarraik jarraituko dute martxan.
Agentziak | Erredakzioa
Tubos Reunidos enpresak aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztuko du, eta produkzio-katea etenda geratuko da, Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegiak biltzen dituen "enpresa-batzordearen babesa" jaso ostean, siderurgia enpresako iturriek jakinarazi dutenez.
Iragan astean, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Arabako Lan ordezkaritzak atzera bota zuen Tubos Reunidos enpresak aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioa. Ebazpenaren berri izan ostean, zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera bat egin zuten zein pauso eman aztertzeko, eta aldi baterako lan-erregulazio berria negoziatu dute.
Alarma egoera dekretatu ostean, martxoaren 17tik aurrera, progresiboki produkzio-katea etetea erabaki zuen Tubos Reunidosek. Orain, dekretu berriak dioenari jarraituta, enpresak bere jarduerak "era ordenatu baten" etengo dituela iragarri du, lantegietan beharrezkoak diren jarduerek soilik martxan jarraituko dutelarik.