Ekonomia -
KORONABIRUSA
132.000 langileri baino gehiagori eragiten diete aldi baterako lan-erregulazioek EAEn
Kaltetutako langileen kopurua ia % 17 igo da egun bakarrean, 113.557tik 132.718ra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEn aldi baterako lan-erregulazioek 132.718 langileri eragiten diete, ostiralean baino ia 20.000 langile gehiagori, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak zabaldutako azken datuen arabera.
Koronabirusaren pandemia geldiarazteko alarma-egoera hasi zenetik, etenaldi ekonomikoak euskal enpresetan eragindako aldi baterako lan-erregulazioak handituz joan dira egunez egun.
Astelehen honetan, ia 3.000 enpresatan bideratu dute egun bakarrean: ostiralean 16.297 izan ziren, eta 19.110 dira gaur.
Kaltetutako langileen kopurua ia % 17 igo da egun bakarrean, 113.557tik 132.718ra.
Aldi baterako lan-erregulazio gehien Bizkaian aurkeztu dira, 10.002 erregulazio bideratu eta 63.908 langileri eragiten baitiete.
Gipuzkoan, 6.350 enpresak formalizatu dituzte erregulazio espediente horiek, eta 41.452 langileri eragiten die. Araban, berriz, 2.750 zenbatu dituzte, eta 27.358 langileri eragiten diete.