Ekonomia -

Koronabirusa

Pandemiak gastu publikoa doitu beharra eragingo duela ohartarazi du Azpiazuk

COVID-19aren krisiak Euskadiko ekonomian izan dezakeen eraginak "kezkatu" egiten duela onartu du Ogasun sailburuak.

Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburua. Argazkia: Efe.
Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburua
Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburua. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak euskal ekonomian izango duen eragina "nahiko negatiboa" izango dela ohartarazi du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak, eta, ondorioz, "doitzeak" eta "berregituraketak" egin beharko direla gaineratu du, gastu publikoa lehentasunetara bideratu ahal izateko. Lehentasunen artean, herritarren osasuna eta langileei eta enpresei zuzendutako laguntzak aipatu ditu.

Bideokonferentzia bidez emandako prentsaurrekoan, Jaurlaritzak bono iraunkorrak berriro aterako dituela iragarri du, eta onartu egin du COVID-19aren krisiak Euskadiko ekonomian izan dezakeen eraginak "kezkatu" egiten duela.

Ogasun sailburuaren ustez, momentu hauetan pandemiak ekonomian izan dezakeen eragina zifretan adieraztea "espekulazio" hutsa litzateke, egoera "ezezaguna" eta aldakorra bizi dugulako.

Hala ere, Ogasun saila aurreikuspen "serio eta zehatzak" eman ahal izateko lanean dagoela azpimarratu du. Era berean, Azpiazuk gogora ekarri du inork ez duela pandemiaren ondorio ekonomikoen inguruko zehaztasunik eman, baina argi dauka Euskadiko ekonomian eragina "nahiko negatiboa" izango duela.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Zerga politika gaur