Ekonomia -
Koronabirusa
Garraio publikoa doakoa izango da langileentzat Ipar Euskal Herrian
Gainera, Osasun alorreko langileei haurtzaindegi zerbitzua eta etxez etxeko garraioa eskaini diete.
euskadi irratia
Ipar Euskal Herriko langileek dohainik izango dute garraio publikoa lanera joateko, eta nahikoa izango da enpresaren ziurtagiria erakustea horretarako.
Hala erabaki du Elkargoak, eta jakinarazi du Osasun arloko langileen kasuan, etxez etxeko garraio zerbitzua ere eskainiko dietela, hau da, etxera joango zaizkiela bila hala eskatuz gero.
Era berean, osasun langileei haurtzaindegi zerbitzua eskaini diete, eta Baionan adibidez, 30 plaza eskaini dizkiete, eta atzo 15 bete zituzten.
Azkenik, Gobernuak 500 euroko turismo bonoa eman die sektore horretako langileei krisia amaitzen denean erabiltzeko.
Baina osasun langileez gain, egunotan elikagai dendetako beharginak, saltokietako kutxazainak, etab. ere ari dira lanean, eta horientzat ere izango da baliagarria doako garraio publikoa.