Ekonomia -

Koronabirusa

Tapia: "Pertsonen osasuna bermatzea eta ekonomia zaintzea dira gure lehentasunak"

EAEko ekonomia "hilabete honetan bertan" atzeraldian sartuko dela aurreratu du Tapiak, eta urte bukaerarako espero den errekuperazioa konplexua izango dela iragarri du.

Arantxa Tapia. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Arantxa Tapia
'Gaur galtzen diren bezeroak, agian, bihar ezingo dira errekuperatu'

14:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren esanetan, pertsonen osasuna bermatzea da Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna, baina horrekin batera "gure jarduera ekonomikoa ere zaindu" beharra dagoela nabarmendu du, "erabat gelditzen baldin bada ezingo garelako egoera horretatik atera epe luze batean".

ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan egindako elkarrizketan azaldu duenez, "pertsonen osasuna bermatzen dugun aldi berean, ekonomia ere nolabait sostengatzea da gure lehentasuna, datozen hilabeteetan gutxieneko jarduera batekin jarrai dezan behintzat".

Halaber, koronabirusaren eraginez sortutako krisi ekonomikoaren harira enpresei bideratutako laguntzak izan ditu hizpide Tapiak. Ildo horretatik, banketxeekin ere elkarlanean ari direla jakinarazi du, eta politika fiskalari dagozkion neurriak "lankidetza publiko-pribatuan" adosteko garrantzia nabarmendu du. "Bankuek ere badakite hori horrela izan behar duela eta Europa mailan ere neurriak malgutzen ari dira. Enpresei laguntza gehiago emateko gai izango gara", esan du.

Horrez gain, banketxeek maileguak gaur egun ematen dituzten tasen azpitik eman ahal izango dituzten galdetuta, tasa horiek aztertzeko une egokia izan daitekeela esan du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak. Izan ere, "horrek likidezia sartuko luke enpresa horietan eta eragin zuzena izango luke jarduera ekonomikoan”.

Autonomoen kasuan, "egonezin handia" izatea ulergarria dela esan du, osasun arloko krisi honek ekonomiari eragiten diolako ere. "Neurri asko haiei zuzenduta daude, hau guztia amaitzen denean berriro ere lanera bueltatu ahal izan daitezen".

Lan-merkatuari dagokionez, 63.000 langile baino gehiagori eragiten dieten aldi baterako erregulazio espedienteak aipatu ditu Tapiak. "Enpresa handi gehiegi tartean egon ez arren, gero eta enpresa gehiagori eragiten ari diela ikusten ari gara. Horregatik esaten dugu jarduera ekonomikoa nahiko kaltetuta dagoela uneotan, eta gehiago kaltetu gabe mantentzen saiatzen ari gara, betiere langileen osasuna arriskuan jarri gabe. Ezin dugu ekoizpena erabat gelditu, gaur egun bizi dugun egoera atzean uzteko unea iristen denean zaila izango delako irteera bilatzea".

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia "hilabete honetan bertan" atzeraldian sartuko dela aurreratu du Tapiak, eta urte bukaerarako espero den errekuperazioa konplexua izango dela iragarri du. "Krisi ekonomikoa ahalik eta azkarren atzean uzten ahalegindu behar gara, eta horretarako ezinbestekoa izango da guztion laguntza izatea".

Testuinguru horretan, Jaurlaritza ez da ekoizpena osorik gelditzearen aldekoa, bere esanetan, oso zaila delako oinarrizko zerbituzen katea non eten behar den erabakitzea. "Egun batetik bestera ez da berpizte ekonomikoa izango, krisia mundu mailakoa da eta gure ekonomia ere globalizatuta dago", gaineratu du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak. 

Azkenik, gaur galtzen diren bezeroak agian bihar ezin izango direla errekuperatu ohartarazi du Tapiak, eta, ondorioz, etorkizunera begira ahal diren bezero guztiak mantentzea beharrezkoa dela ziurtatu du.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas, haz caso solo a fuentes oficiales. Si tienes dudas o presentas síntomas tras haber viajado a una zona de transmisión de la enfermedad puedes llamar al teléfono del Consejo Sanitario: 900 20 30 50 (CAV)  y 948 290 290 (Navarra). Recuerda, la manera más eficaz para prevenir la propagación de la COVID-19 es el lavado de manos; las mascarillas solo son recomendables si tienes síntomas o tienes contacto con personas mayores o inmunodeprimidas.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa