Ekonomia -

Koronabirusa

Lanbideko zuzendariak geldialdi ekonomikoak sortutako zalantzak argitu ditu

Dagoeneko 7.000 baino gehiago dira enplegua aldi baterako erregulatzeko aurkeztutako espedienteak, eta 51.000 langileri baino gehiagori eragin diete.

Borja Belandiaren artxiboko argazkia. Radio Euskadi.
Borja Belandiaren artxiboko argazkia
Borja Belandiaren artxiboko argazkia. Radio Euskadi.

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasuna ez ezik, gure ekonomia ere gogor astintzen ari da koronabirusa. 51.000 langileri baino gehiagori eragin die EAEn aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak, eta beste askok enplegua galdu dute edo 'sine die' itxi behar izan dituzte beren negozio txikiak.

Zalantza asko dituzte egunotan autonomoek, norberaren konturako langileek eta baita doikuntzak egin behar dituzten enpresaburu txikiek ere. Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" irratsaioko entzuleen zalantzak argitu ditu.

Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteetan "norbanakoek ez dute ezer egin behar, enpresak egiten du", azaldu du Borja Belandiak. Gainera, "aldi baterako enplegu erregulazioko espediente batean dagoen pertsona bat ez da langabetua", erantsi du.

Autonomoentzako laguntzei dagokienez, azaldu du laguntza eska dezaketela "aurreko 6 hilabeteetako batez bestekoaren % 75etik gorako galera dutenek". Gainera, "autonomoen kuotak eta alokairu gastuei aurre egiteko ekimena" proposatu dio Lanbidek Gobernu Kontseiluari.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Araban Lanbide berriak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa