Ekonomia -

Koronabirusa

Aurreakordioa lortu dute CAFen, aldi baterako erregulazio bat ezartzeko

LAB sindikatuak zehaztu duenez, erregulazioak ez du ekarriko lanposturik galtzea.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF enpresako langile batzordeak eta zuzendaritzak aurreakordioa lortu dute aldi baterako lan erregulazio bat ezartzeko Beasaingo eta Irungo lantegietan, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.

LAB sindikatuak azaldu duenez, martxoaren 16ko, 17ko eta 18ko ordu galduak "ordaindutako lizentzia moduan" ordainduko dituzte. "Horrela, nahi duen langileak errekuperatu ahalko ditu soldata osagarrituaz".

Gainera, martxoaren 23tik apirilaren 8rako orduak errekuperatu egingo dira, baina oporrak aldatu edo galdu gabe.

Beste hainbat neurriren artean, zuzendaritzako kideen soldata % 5 jaistea ere aurreikusten du akordioak.

LABek nabarmendu du akordioak ez duela ekarriko lanpostuak galtzea, eta langileek ez dutela galera ekonomikorik izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana CAF ABEEE kasuak Ekonomia Eguneko albisteak Irun Beasain Albisteak Koronabirusa Industria albisteak