Ekonomia -

Lan istripuak

Iaz baino % 10,6 lan-istripu gehiago izan dira urtarrilean Euskadin

Era berean, laneko baja eragin duten 141 gaixotasun erregistratu dira, 2019an baino % 28,2 gehiago.

Aldamio honetatik erori zen Gasteizko obra batean hil zen langilea. EiTB
Aldamio honetatik erori zen Gasteizko obra batean hil zen langilea.
Aldamio honetatik erori zen Gasteizko obra batean hil zen langilea. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baja hartzea behar izan duten 3.247 lan istripu izan dira urtarrilean Euskadin, aurreko urtean baino % 10,6 gehiago. Hildakoak eragin dituzten lan istripuak hiru izan dira guztira, aurreko urtean baino kasu bat gehiago, Osalanen arabera.

Datu hauek lan jardunaldiaren barruko ezbeharrak, 'in itinere' gertatutakoek eta berreroritakoak ere hartzen dituzte. Jardunaldiaren barruko istripuak 2.699 izan dira (% 10,6 gehiago) eta lanerako bidean emandakoak 392 (% 20,2 gehiago).

Lanaldian izandako istripuetatik 2.681 arinak izan dira (% 10,4 gehiago), 15 larri (% 36,4 gehiago) eta 3 hildako (2019an baino bat gehiago). 'In itinere' suertatutako ezbehar arinak 391 izan dira (% 20,7 gehiago), istripu larri bakarra (bi izan ziren 2019an) eta aurreko urtean bezala ez dira hildakorik erregistratu.

Jardunaldiaren barnean ezbehar kopuru handiena izan duen sektorea Zerbitzuak izan dira (1.603 istripu); bigarrenez, Industria (804 ezbehar); hirugarrenez, Eraikuntza (249 istripu); eta amaitzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza zein Arrantza (43 ezbehar).

Lan gaixotasunak

Euskadin baja hartzea eragin duten 141 pertsona gaixotu dira urtarrilean, % 28,2 gehiago 2019ko lehen hilabetean erregistratutakoekin alderatuz.

Baja hartzea behar izan ez duten pertsona gaixoak 132 izan dira guztira, % 26,9 gehiago 2019an zenbatutako 104 gaixotasunekin konparatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak