Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
Barakaldokoak ziren Azkoitiko txurro-dendako sutean hildako emakumea eta gizona
Atzo arratsaldeko 18:00ak inguruan piztu zen sua txurro-denda mugikorrean, eta barruan zeuden bi pertsona tokian bertan hil ziren.
eitb.eus
Bi pertsona hil ziren, atzo, Azkoitian, txurro-denda mugikor batek su hartuta. 23 urteko emakumezkoa eta 25eko gizonezkoa dira hildakoak, biak Barakaldokoak. Hilabete batzuetan izaten zuten saltokia Azkoitian.
Sutea 18:00ak aldera piztu zen, Ibaiondo kalean. Suhiltzaileak bertaratu ziren, sugarrak itzaltzeko, eta ibilgailuan sartu zirenean, bi gorpuak barruan aurkitu zituzten.
Ondorioz, larrialdi zerbitzuek bi pertsonen heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.
Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Lekukoen arabera, leherketa bat entzun zuten, eta berehala zabaldu ziren sugarrak.
Heriotza hauekin, 15 langile hil dira Hego Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, lan-istripuan. Horiei gehitu beharko litzaizkieke Zaldibarko zabortegian lurperatuta dauden bi beharginak; otsailaren 6an izan zen luizia, baina gorpuak ez dituzte topatu oraindik.
Azkoitiako txurro-dendaren sutearen irudiak, erabiltzaile baten eskutik