Ekonomia -

Araudi berria

San Jose: "Berdintasun Legea ez betetzeko aitzakiarik ez dago"

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak ohartarazi duenez, Lan Ikuskaritzak zorrotz jokatuko du araudia bete dadin.

San Jose, Jon Azkue sailburuordearekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia
Maria Jesus San Jose, Jon Azkue sailburuordearekin batera, prentsaurrekoan.
San Jose, Jon Azkue sailburuordearekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik, 150 langile baino gehiago dituzten enpresek derrigorrezkoa izango dute berdintasun plan bat izatea (orain arte 250 behargin baino gehiagokoentzat zen nahitaezkoa) Euskal Autonomia Erkidegoan; 600 bat enpresari zuzenean eragingo die neurri honek.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Jusitizia sailak jakintera eman zuenez, berdintasun plana derrigorrezkoa izatearen neurria "progresiboki zabaltzen" joango da datozen urteetan. Hala, 2021eko martxoaren 7tik aurrera 100 langile baino gehiago dituzten enpresentzat izango da nahitaezkoa, eta 2022ko martxoaren 7tik aurrera, berriz, 50 langile baino gehiago dituztenentzat.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak ohar bidez, gaur, adierazi du Lan Ikuskaritzak zorrotz jokatuko duela araudia bete dadin. Horren hitzetan,  "legea ez betetzeko aitzakiarik ez dago".

"Sentsibilizazio-fasea gaindituta, berdintasuna sustatzera zuzendutako Laneko Ikuskatzailetzaren kanpainak indartu egingo ditugu, planak, derrigorrezkoak izateaz gain, enpresa barruan adostu behar direla kontuan hartuz", gaineratu du.

Soldata arrakala

Urteko batez besteko soldatari erreparatuz gero, emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. 7.552 euroko aldea dago, eta, batez erez,  zerbitzu eta industria sektoreetan, prestakuntza txikiko lanbideetan eta aldi baterako kontratuetan dago soldata arrakalarik handiena.

Eusko Jaurlaritzak generoagatiko soldata-diskriminazioa salatzeko kanpaina jarri du martxan. Salaketak Lan Ikuskaritzaren aurrean edota iruzurraren postontziak aurkeztu ahalko dira.

Horrez gain, legegintzaldi honetan lurralde bakoitzeko Lan Ikuskaritzetan unitate bereziak sortu dituzte, berdintasunean trebatutako ikuskatzaileekin.

Soldata arrakala Euskadin 7.453 eurokoa da
Soldata arrakala Euskadin 7.453 eurokoa da
Soldata arrakala Euskadin 7.453 eurokoa da

1:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Emakunde albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Enpresaburuak Soldatak albisteak gaur