Ekonomia -
Euskal Autonomia Erkidegoa
Ekonomiak % 2,2 egin du gora 2019an, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa
Bestalde, enpleguak % 1,6 egin du gora; izan ere, 15.335 lanpostu sortu dira. Hala ere, ekonomiaren hazkundea 2018an (% 3) baino zortzi hamarren txikiagoa izan da.
Agentzia | Erredakzioa
Ekonomiak % 2,2 egin zuen gora iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako portzentajea, hain zuzen ere. Bestalde, enpleguak % 1,6 egin du gora; izan ere, 15.335 lanpostu sortu dira.
2019ko laugarren hiruhilekoko eta urte amaierako datuen berri eman du Eustatek. Dagoeneko urtarrilean emaitzak aurreratu zituen, eta orain baieztatu egin ditu.
Urteko laugarren hiruhilekoan, EAEko Barne Produktu Gordinak % 2,2 egin zuen gora 2018ko epe berdinarekin alderatuta.
Ekonomiaren hazkundea 2018an (% 3) baino zortzi hamarren txikiagoa izan da. Honenbestez, bosgarren urtez jarraian % 2aren gainetik hazi da ekonomia Euskal Autonomia Erkidegoan.