Ekonomia -

MARTXOAK 8

ELAk erakundeen politiken "zuriketa morea" salatu du

Jone Bengoetxeak Eusko Jaurlaritzak, foru diputazioek eta EAEko hainbat Udalek aurrera eramandako "politika diskriminatzaileak" salatu ditu.

ELA sindikatuaren agertzea. Irudia: ELA
ELA sindikatuaren agertzea
ELA sindikatuaren agertzea. Irudia: ELA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak, emakumeen eskubideen izenean, euskal erakundeek egiten duten "irudi garbiketa" eta "zuriketa morea" salatu ditu, baita haien estrategia politikoek "prekarietatera" bultzatzen dituztela adierazi du.

Sindikatuko Jone Bengoetxea berdintasun arduradunak Eusko Jaurlaritzak, foru diputazioek eta EAEko hainbat Udalek aurrera eramaten dituzten "politika diskriminatzaileak" salatu ditu Donostian emandako prentsaurreko batean.

Agertzean administrazioak "azpikontratatutako" zerbitzuetako lan-gatazketan murgilduta dauden "feminizatutako" sektoreetako hainbat langilek hartu dute parte, eta hori erabili dute "zuriketa morea"ren adibide bezala.

Igandeko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, "erakundeak eta gobernuak propaganda sasi-feministako kanpainak egiten hasi dira", ziurtatu du Bengoetxeak, eta haien helburua erakundeen irudia garbitzea dela adierazi du emakumeen eskubideen izenean, baina "benetako eraldaketa bat ahalbidetu gabe".

ELAko ordezkariaren arabera, administrazio publikoek "genero arrakala" eta "prekarietatearen feminizazioa" murrizteko "erremintak" dituzten arren, "eragin eta bultzatu egiten dituzte".

Sektoreka, % 43 eta 28 bitarteko soldata-arrakala salatu du garbiketan, iaz grebak egin zituztenak epaitegietan eta polizia-etxeetan, besteak beste; "alderdikeria" eta baldintza "prekarioak" nagusien eta mendekoen zaintzan, langileek 230 langabezia egun baino gehiago pilatzen dituztelarik; eta "8 urteko soldata-izozketa" etxeko laguntzan. Azken horien errua Bizkaiko udal gobernuei leporatu die.

Martxoaren 8ari dagokionez, ELA Nafarroako eta EAEko Mugimendu Feministak antolatuko dituen mobilizazioei atxikiko zaiela adierazi du Bengoetxeak. Horrez gain, sindikatuak "jardunaldi konfederal" bat antolatuko du martxoaren 6an Donostiako Kursaalean, manifestazio batekin bukatuko dena "lan-gatazketan murgilduta dauden emakumeen omenez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa ELA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Feminismoa