Ekonomia -

Osasuna Auzia

Izcori epaiketa ireki diote, Osasunatik justifikatu gabe dirua ateratzea egotzita

Epailearen arabera, presidente ohiak klubaren 500.000 euro baino gehiago erabili zituen "bere onurarako edo hirugarren pertsonen onurarako".

Patxi Izco epaitegirako bidean 2016an. Artxiboko argazkia: EFE
Patxi Izco epaitegirako bidean 2016an
Patxi Izco epaitegirako bidean 2016an. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiko lehen sekzioak baieztatu egin du Patxi Izko Osasunako presidente ohia epaitzeko instrukzio epaileak delitu zantzuak atzeman dituela, klubeko kontuetatik 926.611 euro ateratzeagatik, justifikatu gabe.

Instrukzio epailearen arabera, 2003 eta 2012 urteen artean, Izcok 500.000 euro inguru klubaren kontuetatik ateratzea "agindu edo baimendu" zuen, diru horri emandako "destinoaren ebidentziarik" aurkitu gabe.

Azaldu zuenez, ikertuak zati bat jaso izanaren zantzuak daude, dagozkion ordainagiriak "bere onurarako edo identifikatu gabeko hirugarren pertsonen onurarako" sinatu zituelako, eta beste zati bat Osasunako presidente gisa "bere jarduerarekin zerikusirik ez duten gastu propioetarako" erabili zuelako.

Antza, zati bat Espainian eta atzerrian erabili zuen, hoteletan, gizon, emakume eta haurren arropa-dendetan, barruko arropa dendetan, ardotegietan eta bestelako establezimenduetan, lurrin-dendetan, jatetxeetan, Karibeko gurutzaldi batean eta, are gehiago, IAT batean, presidente gisa egindako jarduerarekin zerikusirik ez zuten gastuak egiteko, horretarako baimenik ez baitzuen.

Diru horren beste zati bat bere ondarean sartu zuen, hileko soldata gisa, ezein estatutu-manuk horretarako baimena ematen ez zionean.

"Irregulartasunak" ezkutatzeko asmoz, epailearen arabera, Izcok "hainbat jarduera agindu eta bultzatu zituen, klubaren kontabilitateak egoera ekonomiko eta finantzarioaren irudi fidela isla ez zezan".

Nafarroako Auzitegiko lehen sekzioak, halaber, berretsi egin ditu Angel Vizcay gerente ohia eta Adolfo Suarez Lopetegui auditore ohia auzipetzeko Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko titularrak 2019ko ekainean emandako arrazoiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak