Ekonomia -
ibilgailuen azterketa teknikoa
Nafarroak bi IAT estazio berri ditu astelehen honetatik aurrera
Areta industrialdean (Uharte) eta Cordovillakoan dauden geltoki berriek hiru ikuskapen-linea oso dituzte, ibilgailu arinentzat (M1, N1 eta L kategoriak).
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko bi estazio berri ditu astelehen honetatik aurrera: horietako bat Areta industrialdean (Uharte) dago eta Rheinland Navarrak kudeatuko du, eta bestea Cordovillako industrialdean dago eta Revisiones de Navarra enpresak izango du horren ardura.
Nafarroako Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilaritzak 2019ko maiatzean onartu zituen bi estazio horiek egiteko proiektuak, eta alor horretako teknikariek egin dute lan horien jarraipena azken hilabeteetan.
Estazio bakoitzean, hiru ikuskapen-linea oso daude, ibilgailu arinentzat (M1, N1 eta L kategoriak). Bi linea jarri dituzte martxan, eta hirugarrena prest utzi dute, azken hori zerbitzuaren beharren arabera hornitzeko etorkizunean.
Gainera, enpresek aurretiko hitzorduaren sistema ezarri, jendaurreko ordutegia zabaldu eta teknikarien taldea handitu dute.
2019an, ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko hiru estazio zabaldu zituzten: Revisiones de Navarrak Tuterakoa eta Noaingoa kudeatzen ditu, eta TÜV Rheinland Navarrak, berriz, Iruñekoa.