Ekonomia -

Iruñea

Volkswagenek behin-behineko EREa proposatu du balizko hornidura arazoei aurre egiteko

Koronabirusaren ondorioz Italiatik materiala iritsiko ez balitz hartu beharko liratekeen neurriak negoziatu nahi ditu.

Volkswagen Landaben. Argazkia: EiTB
Volkswagen Landaben. Argazkia: EiTB
Volkswagen Landaben. Argazkia: EiTB

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenen zuzendaritzak Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena eskatzeko aukera iragarri du, "prebentzio" neurri gisa, koronabirusaren ondorioz izan daitezkeen hornidura arazoei aurre egiteko.

Horretarako deitu du gaur Jarraipenerako Batzorde Sindikala (ordezkaritza duten sindikatu guztiak daude bertan), lan erregulazio txostena eskatzeko negoziazio prozesua abian jartzeko.

Lantegiko zuzendaritzak ohar batean azaldu duenez, Landabengo fabrikan "normaltasunez" ari dira lanean, baina "balizko hornidura arazoei aurre egiteko prest" egon nahi dutela adierazi diete sindikatuei.

Une honetan, egoera "kezkagarriena" Italiako hornitzaile batzuena da, koronabirusak gogorren jo dituen eskualdeetan daudenena. Baina oraingoz, Landabenen bezalaxe, normaltasunez ari dira lanean han ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Koronabirusa Automobilgintzari buruzko albisteak