Ekonomia -

GREBA

Supersaihesbideko langileek grebara joko dute martxoan eta apirilean

Saihesbidearen obrak kudeatzen dituen Transbisa enpresari lan-baldintzak hobetzea eskatzeko lanuzteak martxoaren 18an eta 30ean eta apirilaren 20an izango dira.

Supersaihesbideko langileen protesta. Argazkia: ELA
Supersaihesbideko langileen protesta. Argazkia: ELA
Supersaihesbideko langileen protesta. Argazkia: ELA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo aldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko langileak martxoaren 18an eta 31n eta apirilaren 20an grebara deituta daude. Transbisa zerbitzuaren enpresa kudeatzaileari beharginen lan-baldintzak hobetu ditzala eskatzen diote.

Enpresak langileek soldata eta lanaldiaren inguruan egiten dituzten eskaerak kontuan hartzen ez dituela azaldu du ELAk. Aldi berean, diru publikoaren bitartez "prekarietatea mantentzen eta handitzen" dela salatu du.

Sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Transbisa enpresari "murrizketa politikak" bertan behera uzteko eta langileekin negoziazioak berreskuratzeko dei egin die.

Hala egiten ez badu, autobidearen zerbitzuan grebak eragina izango duela ohartarazi du sindikatuak. Supersaihesbideak 15.000 erabiltzaile ditu egunero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak ELA Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen albistea Enpresen albisteak Lan gatazkak Supersur