Ekonomia -

Etxebizitza

Kaleratuak izateko arriskuan dauden familiek laguntza eskatu diote Donostiako Udalari

Udalari eskatu diote bitartekari lana egin dezala etxea utzi behar ez izateko, Inmobiliaria Vascongadak etxebizitzak Azora inbertsio funtsari saldu ostean.

Stop Etxegabetzeak plataformaren protesta, gaur, Donostian. Argazkia: Efe
Stop Etxegabetzeak plataformaren protesta, gaur, Donostian. Argazkia: Efe
Stop Etxegabetzeak plataformaren protesta, gaur, Donostian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inmobiliaria Vascongadak Azora inbertsio funtsari saldutako etxebizitzetan bizi diren lau familiak idatzi bat sartu dute Donostiako Udalean, udal talde guztiei zuzendua, kontratua amaitzen zaienean etxegabetuak izan ez daitezen irtenbide bat bilatzen laguntzeko.

Kaleratzeak Stop elkartearekin batera egin dute elkarretaratzea udaletxearen parean, eta prentsaurrekoa ere eman dute euren egoeraren berri emateko. Jakinarazi dutenez, burofax bat jaso dute kontratuak otsailaren 28an amaitu egingo direla ohartarazteko, eta kontratua hilero berrituko dietela esan omen diete.

Azaldu dutenez, "urteak" daramate Ategorrietako eta Kale Nagusiko etxebizitzetan, eta "hainbat erreforma eta hobekuntza lan" ordaindu dituzte.

"Etxebizitza horiek gure bizitza proiektua izan dira, baina jada ez, Inmobiliara Vascongadak urtarrilaren 8an 320 etxebizitza Azora 'putre funtsa'ri saltzea erabaki ostean", azaldu dute prentsa-ohar batean.

Gaineratu dutenez, Azorak 10 burofax bidali ditu eta maiatzean eta ekainean alokairu kontratu gehiago amaituko dira.

Kaleratzeak Stop plataformak eta familiek espero dute alokairuen prezioa KPIren arabera igoko dutela etxegabetzerik egon ez dadin.

Eneko Goia ostiralean elkartuko da berriro kaltetuekin. Adierazi duenez, "inori ez zaio gustatzen horrelako egoerak sortzea", baina "alokairu kontratu pribatuen arloan legedi bat dago, onerako eta txarrerako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Kaleratzeak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak