Ekonomia -
Hondoratzea Afrikan
'Albacora Seis' atunontziko tripulazioa Abidjanerako bidean da, erreskatearen ostean
Bermeoko enpresa baten ontzia Boli Kostako uretan hondoratu da asteburuan, 29 marinel zeramatzala.
Agentziak | Erredakzioa
Asteburuan Boli Kostan hondoratutako 'Albacora Seis' arrantza-ontziko armadorea eta 28 tripulatzaileak Afrikako Abidjan hiriburura joango dira gaur, hondoratzearen nondik norakoak ikertzen laguntzeko, Julio Moron atunontzien patronaleko zuzendariak EFE albiste-agentziari jakinarazi dionez.
'Montelape' ontziak erreskatatu zuen tripulazioa, eta gaur goizean Abidjango hiriburuko porturantz abiatu da, atunontzien elkarteko ordezkariak telefono bidezko elkarrizketa batean azaldu duenez.
Era berean, 'Albacora Seis' ontziko tripulatzaileen artean 'ez da zoritxarrik izan', adierazi du. Atunontziak Vigon du basea, baina Karibeko Curaçao uharteko (Herbehereak) bandera du, eta Bermeoko Nicra 7 enpresarena da.
Moronek ez du tripulatzaileen nazionalitateari edo jatorriari buruzko xehetasun gehiagorik eman, baina hainbat galiziar daudela jakinarazi du. Jabeak "egoerak gainezka eginda" daudela gaineratu du.
Hiru arrantza-ontzi dituen "konpainia txikia" dela zehaztu du, eta hondoratzea normalean atuna harrapatzeko lan egiten duen gune batean gertatu zela azaldu du.