Ekonomia -
Urtarrileko inflazioa
Urte arteko inflazioa % 1,4koa izan da EAEn eta % 1,2koa Nafarroan urtarrilean
Prezioek behera egin dute EAEko lurraldeetan eta igoera orokorra izan da sektore guztietan Nafarroan.
Agentziak | Erredakzioa
Urte arteko inflazioa% 1,4 igo da urtarrilean EAEn, eta prezioek % 1 egin dute behera abenduarekin alderatuta.
Estatistikako Institutu Nazionalak ostiral honetan jakitera eman dituen datuen arabera, EAEko urteko tasa % 0,2 igo da, abendukoa % 1,2an kokatu baita.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak % 1,4ko urte arteko tasa izan du, eta Arabak eta Gipuzkoak, berriz,% 1,3koa.
Abenduko datuekin alderatuta, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan: Araban % 1,1, Bizkaian % 1 eta Gipuzkoan % 0,9.
Taldeen eta zerbitzuen arabera, jaitsiera handiena Jantziak eta oinetakoak (% 15,8), Aisia eta kultura (% 2,2), Tresnak (% 0,5), Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (% 0,4) eta Medikuntza (% 0,2) sektoreek izan dute.
KPIren igoerak Etxebizitzetan (% 1,3), Alkoholdun edariak eta Tabakoan (% 1,2), Elikagaiak eta alkoholik gabeko edarietan, (% 0,8), Garraioan (% 0,3) eta beste batzuetan (% 0,2) eman ziren. Prezioak egonkor mantendu dira Irakaskuntza eta Komunikazioak alorrean.
Nafarroako datuak
Nafarroako Kontsumo Prezioen Indizea hamarren bat jaitsi da urtarrilean, 2019ko abenduarekin alderatuta, % 1,2ra, hain zuzen.
Taldeka, Foru Erkidegoan igo egin dira prezioak Etxebizitzetan (% 1), Bestelakoetan (% 0,7), Alkoholdun edariak eta Tabakoan (% 0,3), Elikagaietan eta Alkoholik gabeko edarietan (% 0,2) eta garraioetan (% 0,1).
Institutuaren datuen arabera, Komunikazio eta Irakaskuntza prezioek ez dute aldaketarik izan urtarrilean, eta jaitsi egin dira Janzkera eta Oinetakoak (% 15,5), Aisialdia eta Kultura (% 2,5), Tresneria (% 0,5), Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (% 0,3) eta Medikuntza (% 0,1).
2019ko urtarrileko datuekin alderatuta, prezioek gora egin dute Nafarroan sektore guztietan, gehiago Garraioan (% 3,9) eta Elikagaien eta Alkoholik gabeko edarien arloan (% 2,7), eta gutxiago Etxebizitzan (% 2,4); Irakaskuntzan, berriz, aldaketa txiki batekin mantendu dira (% 0,2).