Ekonomia -

Protesta

Sindikatuek itxialdia egin dute Jaurlaritzaren egoitzan lan-istripuak salatzeko

ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, EHNEk eta Hiruk elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako Arriaga plazan prekarietatearen aurka.

SIndikatuen protesta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Argazkia: EiTB
SIndikatuen protesta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Argazkia: EiTB
Lan istripuei amaiera emateko larrialdi plana exijitu diote sindikatuek Jaurlaritzari

0:37

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek itxialdia egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan lan-ezbehar kopuru "larria" salatzeko eta "gaitz" hori amaitzeko neurri "sendoak" eskatzeko.

Protestariak 11:00k aldera sartu dira Jaurlaritzaren egoitzan, eta eserialdia egin dute "Prekarietatea hiltzailea" eta "11+2" zioten kartelekin. Azken horrek 2020an Hego Euskal Herrian lanean hil direnei egiten die erreferentzia, Zaldibarko zabortegikoak barne.

Langileek ordu erdi inguruko itxialdia egin dute, Ertzaintzak bertatik atera dituen arte, hain zuzen ere. Sindikatuetako hainbat ordezkari eta gertakaria grabatzen ari ziren beste bi protestari identifikatu ditu Ertzaintzak.

Bestalde, lan-ezbeharren kopurua salatzeko sindikatuak egiten ari diren mobilizazioen artean, euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharko, 18:30erako, Bilboko Arriaga plazan, "prekarietateari 'nahikoa da!'" esateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo Eusko Jaurlaritza ELA LAB Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak ESK sindikatuaren azken ordukoa