Ekonomia -

Loiu

Bilboko Aireportuko langileek Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute

Langileen artean egindako kontsultan, ia % 96k eman dute kontrako botoa. Zentro-batzordeak gogora ekarri du Forondako aireportua 24 orduetan egoten dela irekita.

Bilboko Aireportua itxita egongo da gauean, Eurokopan. Argazkia: EFE.
Bilboko Aireportua itxita egongo da gauean, Eurokopan.
Bilboko Aireportua itxita egongo da gauean, Eurokopan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuko langileek ekainean Bilbon egitekoa den Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Aenak ordutegia luzatu eta gauean lan egitea proposatu zien, eta kontsulta egin dute langileek; horien ia % 96k kontrako botoa eman dute. Kontsultara deituta zeuden langileen ia % 75ek parte hartu dute.

Zentro-batzordearen esanetan, zuzendaritzak ez du proposamen sinesgarririk egin, eta ez du hori bezalako neurri bat justifikatzen duen daturik: "Aireportua gauean irekitzeak eragina izango luke langileen lan-baldintzetan, eta, horrez gain, aurrekaria izango litzateke, gizartean eztabaidagarria den gai bati dagokionez; alegia, aireportua gauean irekitzea, eta horrek ingurumenean duen eragina".

Gainera, batzordeak gogora ekarri du Gasteizko Aireportua eguneko 24 orduetan egoten dela zabalik, hau da, ez dela ixten: "UEFAk onartuta zuen Bilboko eta Gasteizko aireportuen arteko osagarritasuna; hori kontuan izanik dago antolatuta Eurokopa. Hortaz, dena aurreikusita zegoen moduan geratuko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak