Ekonomia -
Zaldibar
Erakundeek zabortegiko bilaketa indartzea eta diru-funts bat sortzea adostu dute
"Krisi-mahaia" eta bilaketa-lanak indartzea adostu dute, eta herritarrei informazio gehiago helaraziko diete airearen eta uraren kalitatearen inguruan.
agencias | redacción
Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiak kaltetutako erakundeek desagertutako langileen bilaketa-lanak indartzea, ingurugiroko informazioa eskaintzea eta larrialdietarako funts bat sortzea adostu dute.
Bi orduko bilera egin dute gaur Lehendakaritzan, eta bertan egon dira Iñigo Urkullu lehendakaria bera, lau sailburu, Unai Rementeria eta Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiaren izenean, eta Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko alkateak.
Erakundeek "krisi-mahaia" eta bilaketa-lanak indartzea adostu dute, eta herritarrei airearen eta uraren kalitateari buruzko informazioa ematea, "gaizkiulerturik" egon ez dadin.
Gainera, datorren ostegunean Finantzen Euskal Kontseiluaren batzarrean larrialdiei aurre egiteko diru-funtsa sortzea itundu dute.
Era berean, geologia, ingeniari eta topografia taldeak indartuko dituzte, lur-eremua aztertzeko eta nola jokatu erabakitzeko. Suhiltzaileen eta erreskate taldeen koordinazioari ere eutsiko diote, zabortegiko sutea kontrolpean izateko.
Erakundeek azpimarratu dute lur-jausiaren ardura "zabortegiaren jabe den enpresari" dagokiola, eta hari eskatu dizkiote "azalpen guztiak, dokumentazioa eta egindako kaltea konpontzeko neurriak".