Ekonomia -
Madril
Kongresuak pentsioen eta funtzionarioen soldataren igoera onartu du
Kongresuko osoko bilkurak gehiengo argiarekin balioztatu ditu bi lege-dekretuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdi politiko guztiek, Vox, BNG eta CUP alderdiek izan ezik, 2020an pentsioak % 0,9 eta langile publikoen soldata % 2 igotzearen alde bozkatu dute.
Kongresuko osoko bilkurak gehiengo argiarekin balioztatu ditu bi lege-dekretuak, aldeko 289 botorekin eta 49 abstentziorekin pentsioen kasuan eta aldeko 291 botorekin eta 52 abstentziorekin soldaten kasuan. Zerga eta katastroarekin lotutakoak luzatzeko lege-dekretua ere onartu dute, aldeko 189 botorekin, kontrako 83 botorekin eta 72 abstentziorekin. Bozketa horretan, Ciudadanos abstenitu egin da eta PPk kontra bozkatu du, Vox, BNG, CUP eta EH Bildu alderdiek bezala.
PPk eta Ciudadanosek kritikatu egin dute azken dekretu hori, Ondarearen gaineko Zerga ez kentzeagatik. Hala ere, 1.092 herriren katastroaren balioa gaurkotzen du azken urteko preziora egokitzeko eta autonomoentzako zerga moduluen sistema sinplifikaturako sarbidea mantentzen ditu.